Nafarroa Bairen ustez Hezkuntza Oinarrien legeak eztabaidarako denbora gehiago eskatzen du, gaia hausnartu eta adostasun handiagoa lortzeko
(2011/Martxoa/2)
   
 

Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordean Nafarroa Baiko ordezkariak diren Maria Luisa Mangadok eta Nekane Perezek prentsaurreko batean azaldu dute UPN-k Hezkuntza Oinarrien Legeari enmendakinak aurkezteko epea luzatzearen alde egindako proposamena zergatik babestu duten.


Gure taldeak aldeko botoa eman du batez ere bi arrazoiengatik:


1.- Hilabete eskas bat falta delako legegintzaldi hau bukatzeko eta gure ustez hainbeste garrantzia duen lege batek eztabaidatzeko denbora luzeago eskatzen digu, hausnartzeko eta adostasun handiagorik lortzeko. Ez dakigu zer gerta daitekeen hurrengo legegintzaldiari begira eta ezin dugu dagoen adostasun txikiarekin horrelako hipoteka batean sartu.


2.- Izandako ponentzian eragile sozial anitz egon badira ere, gehiengoa guk proposaturik, bere parte hartzea azalpenak ematera murriztu da. Beraz, ez du inolako zentzurik erratea parte hartze aktibo eta adostua izan denik. Beste aldetik argi gelditu da hasieratik PSNk ez duela inolako asmorik izan gurekin deus ez adosteko, errana genuen behin baino gehiagotan zeintzuk ziren nahita nahiez agertu behar ziren kontuak, adibidez besteak beste 0-3 urteko unibertsalizazioa eta dohakotasuna, eleaniztasuna gure bi berezko hizkuntzetatik abiaturik.


Jimenez jauna aditzea UPN eta Nabairen arteko loturari buruz ironiko samar suertatzen zaigu. PSN eta ez beste inor da Nafarroa aldaketa politiko bat ez bizitzeaz benetako arduraduna. 2007ko abuztuan Nafarroako gobernua UPNri eman zionetik behin eta berriro segitu dute hitzarmenak sinatzen eta bere politika babesten.


Zehatz mehatz aurrera atera ez diren zenbait gai oroitarazi nahi dugu PSNk emandako kontrako botoa dela eta, kasu batzuetan eztabaida ere ez da onartu izan.


-TIL ereduak aztertzeko eta ebaluatzeko ponentzia bat sortzearen kontra agertu ziren.


-Liburuen dohakotasunaren legeari beste hezkuntza materiala dohainik izateko egindako emendakinaren aurka bozkatu zuten. Behin baino gehiagotan agertu dira dohakotasunaren kontra programa honekin familiak diru laguntzetatik kanpo gelditu direla jakinda ere


-Errektorearekin argazkiak egin bai baina Medikuntza gradua eta NUPek beharrezkoak jotzen dituen beste graduak eskaintzaren kontra bozkatu zuten. Nahiago izan zuten ponentzia bat sortu eta gero beste bat gai luzatzeko bi urtez..


-0-3 urteko zikloa gure etengabeko eskarien artean egon da eta PSNren erantzuna ere ezezkoa.


-Beraien herrietako eskaintza falta dela eta Iruņara etorri behar diren ikasleak autobusetatik gertu dauden ikastetxeetan sartzearen aurka egin du ere. Gauza bera jantokia eta garraioarekin...


-Ez euskalduna jotzen duten eremuetan D ereduaren eskaintzaren kontra, askatasunez hautatzearen kontra.


-Euskararen normalkuntzarako legearen tramitatzeko onartzearen kontra bozkatu zuten eztabaida ukatuz.


Hauek adibide batzuk besterik ez dira ikusteko zein izan den PSN-k adierazi duen jarrera gure taldeak egindako ekimenen aurrean. Jimenez jauna abendutik emendakinak aurkezteko epea luzatu dela erraten duenean gezurretan ari da. Lehenbiziko epea otsailaren 15eko jarrita zegoen eta ez abendurako eta gure taldeak osasun arazoak direla eta aste beteko luzapena eskatu zuen.


Ponentzian parte hartu duten pertsonen lana gutxietsi dugunaren baieztapena zuzentzea eskatzen diogu Jimenez jaunari. Pertsona horiek hagitz ongi badakite zein den gure kezka Hezkuntza arloan eta bere parte hartzea beharrezkotzat jo dugula, inolako bazterketarik gabe.


 Ez da beharrezkoa Psnko burua gure lanaz kezkatzea. Bere momentuan erran genuen bezala gure lege proposamen propioa egina dugu, eta ez genuen aurkeztu beraien kontrako botoa ezagutzen genuelako. Horregatik erabaki genuen emendakinak prestatzea eta hemen ditugu 62 emendakinak prestatuak beraiek aurkeztutako legea zuzentzeko.


Jimenez jaunak erran du maiatzaren 22an bueltatuko dela lege hau parlamentura baina honetan Gobernutik. Benetan espero dugu beste bat izatea hau izan dela moztu eta itseki egindako lege bat eta gobernutik etorriko dela.. hori ikusi egin behar.