Nafarroa Bairen ustez, “Banca Civica burtsan sartzea albiste txarra da zentzu ekonomikoan eta sozialean”
(2011/Otsaila/9)
   
 

Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko bozeramaileak gaur goizean adierazi duenez, “Banca Civica burtsan sartzea albiste txarra da zentzu ekonomikoan zein sozialean”. Koalizioko bozeramaileak zehaztu duenez, “kapitalaren %40 burtsan sartuko dutela esan dute. Hori pribatizazioa da, eta antzinako terminologiara jotzen badugu, amortizazioa dela ere esan genezake, baina sortu zuten erakunde publikoek ez dute sosik ikusiko”.



“Kudeaketa txarren ondorioz egin diren aktiboen xahutzea erakunde publikoetako kontu eta kontrol batzordeek aztertu beharko lukete. Pribatizazio prozesu hau kudeaketa gardenik gabe egiten ari dira, batez ere emaitzei dagokienean eta funtsezkoak diren erabakiei dagokienean”, esan du Zabaletak.


Nafarroa Baiko bozeramaileak azaldu duenez, “banku izatea ez da eraginkortasunerako bermea, merkataritza-elkartea izatea ez den bezala. Espainiako finantza-sisteman, 2010ean, kutxek sistemaren %52 hartzen zuten eta bankuek %48, nahiz eta proportzio horien inguruan eztabaida izan. Hala ere, bankuen ‘finantza zuloa’ kutxena baino askoz handiagoa zen, nahiz eta azken horienari eustea zailagoa izan”.


Bestalde, Patxi Zabaletak gogoratu duenez, “Alemanian kutxek ez dute porrot egin kudeaketa ona delako. Kutxak hemen porrot egiten ari badira kudeaketa txarragatik eta zenbaitetan dirua xahutzeagatik da, baina baita ere ikaragarrizko fondo-desbideratzeak onartu direlako”.


“2010eko hasieran zeuden 60 kutxetan zeuden lau talde handiek oihartzun bat izatea oso garrantzitsua izango zen eta izan daiteke, eta talde horiek artean dago EAEko eta Nafarroako Kutxen Federazioa. CANek egin dituen abenturak, Banca Civicarena bezalakoa, arduragabekeria galantak dira”, esan du Zabaletak. Gaineratu duenez, “ipar Amerikara hedatzeko iragarpena, edo Flowers-era sartzeko orain hilabete batzuk egin zuten iragarpena, edo Indiako aberats baten partaitzea, ez dira albiste onak eta agerian uzten dute gaur egun CANen agintean daudenak kudeaketa txarra egiten ari direla; Enrique Gońi jaunak, esaterako, dimisioa eman beharko luke edota zesatua izan beharko litzateke”.