Nafarroa Baik Transferentzien Batzordearen presazko bilera eskatu du, Nafarroak trafiko, espetxe politika eta Gizarte Segurantzako kudeaketa ekonomikoaren eskumenak har ditzan
(2010/Ekaina/17)
   
 

Ampliar (eus)

Nafarroako Gobernuko Presidentzia, Justizia eta Barne Departamentuari Nafarroa Baik eskatu dio Transferentziaren Batzordea presazko prozeduraz deitzea. Bilera horren helburua izango da “erreklamazio tramitean dauden eskumenen egoera aztertzea, eta zehatzago esanda, trafikokoa, espetxe politikako eskumenaren erreklamazio formula aztertzea, Enpleguko Institutu Nazionalaren politika pasiboen eskuduntzak ekartzeko negoziazioak abian jartzeko erreklamazioa prestatzea eta amaitzeko, Gizarte Segurantzaren kudeaketa ekonomikoa eskuratzeko negoziazioak abian jartzeko eskaera prestatzea”.



Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko bozeramaileak gogoratu duenez, “trafiko eskuduntzak hainbat erkidegok hartu dituzte bere gain, eta gainera, Nafarroan badago horren aurrekaririk. Baina eskaera hori behin eta berriro atzera botatzen dute, eta ekimena hartu behar da eskuduntza horren inguruan”.


 


Bestalde, Zabaletak ohartarazi duenez, “Nafarroako Estatutuan, LORAFNAn, aurreikusten diren espetxe politiken aldarrikapena behin eta berriro atzeratu da, Estatuak espetxea egin behar zuela aitzakia bezala erabilita”. Nafarroa Baiko bozeramaileak azpimarratu duenez, “espetxe berriaren eraikuntza abian dago eta hilabete batzuk barru amaituko dela aurreikusita dago; beraz, aztertu behar da eskumen hori eta erantzukizun hori hartu behar den, eta horixe da Nafarroa Baik proposatzen duena”.


 

Era berean, INEMeko politika pasiboak aldarrikatu ditu Zabaletak. “Bere garaian, politika aktiboen eskumenak hartu ziren, eta horietako egitura batzuk politika pasiboekin bat egiten dute; beharrezkoak diren sinergiak ondo baliatzeko, beharrezkoak da politika pasiboen eskumena ere bereganatzea”. Hala, koalizioko bozeramaileak proposatu du “Nafarroak arlo fiskalean zein ekonomikoan dauzkan eskumen historikoak zein arlo politiko eta sozialean dauzkan eskumenek komenigarri egiten dute Gizarte Segurantzako kudeaketaren eskumena bereganatzea, Nafarroako Estatutuan, LORAFNAn, jasotzen den parametroetan, lege orokorrekin bat eginez, eta beraz, elkartasun kontzeptuari kalte egin gabe; elkartasunaren kontzeptua, gainera, ezin da Kutxa Bakarrean oinarritu, elkartasuna pertsona libreen ondarea delako”.