NAFARROA BAIK UPN ETA PSN-REN AUTOKONPLAZENTZIA KRITIKATU DU, KRISI EKONOMIKOAREN EGOERARI AURRE EGITEKO GAI EZ DEN ETA IZAERA ANTISOZIALA DUEN ERRENTA KANPAINAREN AURREAN
(2009/Apirila/8)
   
 

Parlamentuko Ekonomia Batzordean koalizioko bozeramailea den Maiorga Ramirezek gogoratu du ondarearen gaineko zerga kendu izanak krisi ekonomiko honen aurrean egoera hobean daudenei mesede egiten diola, eta “400 euroko neurri fiskala delakoak ez duela errenta baxuenetan eraginik izango, eta, adibidez, langabetuei lagundu ahal izateko baliabideak gutxitzen dituela”.


 


“Errenta kanpaina berriaren aurrean PSN eta UPNk adierazten duten autokonplazentzia ikusirik” Nafarroa Baiko Ekonomia bozeramailea den Maiorga Ramirezek bere jarrera kritikoa adierazi du “kanpaina honek izango dituen oinarrien aurrean; hau da, diseinu fiskal honek errenta altuenei mesede egiten dizkien eta aurreko legealdian Nafarroako Gobernuak gehiengoz ezarritako neurriak mantentzeaz gainera; momentu hauetan berriz ere talde honen alde egiten da ondarearen gaineko zerga kentzean”.


 


“Era berean, 400 euroko legea deiturikoa ezartzen da, bere garaian Nafarroako Gobernuko presidenteak, Miguel Sanzek alegia, ‘afari baterako baino balio ez zuela’  esanez definitu zuen neurri hura. Baina, gogoratu beharra dago errenta baxuenek ez dutela neurri honekin etekinik izango, eta frogatu dela neurriak ez duela krisi uneetan kontsumoa pizten. Ondorioz, Nafarroa Baik esan zuen bezala, ez du ekonomia dinamizatuko”.