NAFARROA BAIK OSOKO ZUZENKETA AURKEZTUKO DIO 2009RAKO AURREKONTUEN PROIEKTUARI
(2008/Azaroa/14)
   
 

Nafarroa Baik osoko zuzenketa aurkeztuko dio 2009rako aurrekontuen proiektuari. Horrela jakinarazi du gaur Ekonomia Batzordean koalizioko bozeramailea den Maiorga Ramirezek, José Angel Agirrebengoa eta Txentxo Jiménez parlamentariek lagunduta.


 


Maiorga Ramirezek adierazi du “proiektuan agerikoa dela gaur egungo Gobernuaren konpromiso sozial eta aurrerakoi falta”. “Nafarroako Gobernuak, beste behin, aurrekontu politika atzerakoia ezarri nahi du, bere ondorio zuzenak, hiritarren arteko berdintasunaren bermea diren zerbitzu publikoak eta gastu sozialak jasango dituztelarik. Hau guztia, krisi ekonomikoko momentu batean, non bereziki, egoera zailean daudenak jasango dituzten egoeraren ondorio larrienak”.


 


Talde parlamentario honen iritziz, “UPN, PSN eta CDNren arteko akordioa eskandalagarria da, Nafarroa bere aurrekontuetarako eta politika publikorako aurrekontu hazkuntza txikiena duen Komunitatea bihurtzea suposatzen duelako”. “Alderatzen badugu Nafarroako aurrekontuaren hazkuntza, hurbileko Komunitateek dutenarekin, adibidez, Euskal Autonomi Erkidegoa edo Aragoikoarekin, ikusiko dugu Nafarroaren egoera lotsagarria dela. UPN, PSN eta CDNren proiektuak %0,3ko hazkuntza aurreikusten du, 2008ko aurrekontuarekin alderatzen bada; Euskal Autonomi Erkidegoan %5,5a hazten den bitartean, eta Aragoien %7,9a”.


 


Bere aldetik, José Ángel Agirrebengoak Nafarroako Gobernuko neurri fiskalen proiektua kritikatu du eta batez ere Ondarearen gaineko zerga kentzea; Txentxo Jimenezek bere aldetik, salatu du Nafarroako Gobernuak krisiari aurre egiteko neurri gehienak, Parlamentutik kanpo hartu dituela”.