Nafarroa Baik Begoņa Sanzberrok agerraldia egitea eskatu du, Argako urtegien inguruan Uraren Foroak hartu dituen erabakiak errespetatuko dituen azaltzeko
(2008/Azaroa/13)
   
 

Nafarroa Bairen talde parlamentarioak Begoņa Sanzberro Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariaren agerraldia eskatu du, Nafarroako Gobernuak Uraren Foroak ezagutzera emandako ondorioak errespetatu eta betearaziko dituen azal dezan. Nafarroa Baik gogoratu duenez, Uraren Foroa Nafarroako Gobernuak berak sustatutakoa da, uraren eta ibaien kudeaketa jasangarria egin aldera eztabaidak gauzatu eta erabakiak adosteko. Jasangarritasun horren barruan esaten denez, ibaien, ubideen, ibaiertzen eta uren kalitatea babesa bermatu behar da.


Nafarroa Baiko bozeramaile Txentxo Jimenezek esan duenez, “Arga ibaian hiru zentral eraikitzea astakeria da ingurumen ikuspegi batetik, eta ibai horri egindako eraso argia. Sarriako urtegiek Arga ibaiko uren zirkulazio naturala saihestuko dute; era berean, Arazuriko araztegitik behera uraren berezko garbiketa ezin izango da egin”.


Txentxo Jimenezek gaineratu du ez dagoela arrazoirik urtegi horiek eraikitzeko, ez badira orain 40 urte argindarraren ustiaketa egiteko Huarte sendiari emandako lizentziari lotuta dauden interes ekonomikoak.