Nafarroa Baik Defentsari Espainiako Gobernuarentzat zer dela eta Bardeetako Tiro Poligonoa ezinbestekoa den azalduko duen “informe zehatza” eskatuko dio
(2008/Maiatza/22)
   
 

Nafarroa Bai koalizioko diputatua, Uxue Barkosek, gaur emandako prentsaurrekoan jakitera eman duenez, Defentsa Ministerioari Espainiako Gobernuarentzat zer dela eta Erret Bardeetako Tiro eta Bonbardaketa Poligonoa ezinbestekoa den azalduko duen “informe zehatza” eskatuko dio.


Kongresuan Nafarroa Bairen bozeramailea Uxue Barkosen aburuz, Defentsa buru Carme Chacónek emandako argudioak ez dira inor konbentzitzeko modukoak; ministroak esan duenez, azpiegitura militar hau ezinbestekoa da. Horrena urrean, Barkosek azpimarratu du espainiar Gobernuak berak onartu zuela bazirela aurrera atera zitezkeen poligono honen alternatiba zenbait”. .


Aldi berean, Nafarroa Bairen diputatuak oso bereziki gogora ekarri nahi izan du PP eta PSOEren jarrera inkoherente hutsa izan dela, izan ere, “alderdi bi hauek, Nafarroako Parlamentuan pasa den martxoaren 13an Bardeetako Tiro Poligonoa bertan behera uztearen aldeko botoa eman baitzuten eta herenegun aldiz, Madrilen, Defentsarekin kontratua berritzearen aldea gertu baitziren”. Barkosen esanetan, "gisa honetako inkoherentziak egundoko eragina dute gure Komunitatearen martxan, eta Nafarroako biztanleriari ez diote inongo onurarik ekartzen”.


Prentsaurrekoan, Barkosekin batera Milagros Rubiok parte hartu du. Tuterako Udaleko Nafarroa Bai koalizioaren zinegotziak oso argi eta zehatz mintzatu da eta garbi adierazi duenez, “berez, lursail honen gaineko ardura eta konpetentzia osoa Bardeetako Batzar Orokorrak du”. Batzarra 19 udalek osatzen dute, Erronkari eta Zaraitzuko bailarakoak barne, eta horiekin ere Olibako Monasterioak du eskuartzea ere honetan.


 Rubiok zehaztu bezala, "Batzarrean parte hartzen duten udal hauen artean, gehien gehienak ere UPN eta PSNren esku daude; eta, horrek biziki kezkatzen gaitu, izan ere, agerikoa da azken hitza udalek baino alderdi politikoek izanen dutela, azken egunetan agerian utzitako inkoherentzia dela medio”.


Azkenik, Rubiok heldu den ekainaren 1ean Poligonoaren Kontrako Asanbladak antolatutako martxan parte hartzeko deialdia zabaldu du: “Garrantzitsua da oso bertan egotea; abenduan hartuko den erabakiak urtetarako kondenatuko baitu eskualdeko belaunaldiak, tiro eta bonbardaketa poligonoarekin bizitzera”.