EUSKARAREN LEGE FORALARI PROPOSATURIKO ALDAKETARI NAFARRO-BAIK BI EMENDAKIN AURKEZUTU DIO
(2008/Apirila/23)
   
 

Gaur goizean Nafarroa Baiko parlamentariak diren Maiorga Ramírez, Patxi Zabaleta, María Luisa Mangado eta José Ángel Agirrebengoak prentsaurreko bat eskaini dute Euskararen Lege Foralari proposaturiko aldaketari koalizioak bi emendakin aurkeztu diola azaltzeko.


 


“Euskararen 18/1986 Lege Forala ez dago gaurko gizarteak eskatzen duen mailan eta ez ditu asetzen  milaka nafarrek dituzten gogoak eta eskubideak hizkuntza arloan. Lege hau da aldi berean gabezia demokratiko bat eta gizarte honen modernizatze bidearen atzerakada bat”, azaldu dute Patxi Zabaletak euskaraz eta Maiorga Ramirezek gazteleraz.


 


“Nafarroa Baik, bere egitarauan dagoen bezala, lege honen aldaketa sakona bilatzen du. Nafar guztiok berdindu ahal gaituen aldaketa bat eta gure nortasun agiriko ezaugarri bat den ondare hau, euskara, zaindu eta garatuko duen aldaketa”.


 


“Demokratikoa, zuzena eta etorkizunekoa dena da hizkuntza politikak askatasun eta aukera osoa bermatzea pertsona guztiei hizkuntza arloan; eta horrek erderaren eta euskararen arteko ko-ofizialitea eskatzen du”.


 


“Hizkuntzen elkarbizitzak pertsonen eta nortasun ezberdinen elkarbizitza eragiten du. Hizkuntzen elkarbizitza gaur egungo eta etorkizunaren ezaugarri bat da. Europa egiten ari den bideetako bat”.


 


“Nafarroak, hizkuntza politikaren arloan, egoera desorekatu bat eta horrexegatik  zuzentasunik gabea dena mantendu du eta horrexegatik erkidego atzeratu bat da, baita estaduko beste guztien aldean”.  


 


“Konstituzioaren 3. artikulua murriztailea da, ez dituelako estaduko hizkuntza guztiak berdintzen. Halere, Amejoramenduko 9. artikuluak atzerakada suposatu zuen konstituzioko textu murriztaile horrekiko; eta hori gainera. Nafarroako Parlamentuak erabakitako oinarrien kontra. Amejoramenduak asmatu zituen hizkuntza zonaldeak eskubide pertsonalen kaltetan. Eta orain bere zati baten aldadaketaren eztabaida dela aztertu beharra dugun 18/98 lege forala oraindik beste atzerakada bat da, bere osotasunean ikusita”, azaldu dute.


 


“Nafarroako Parlamentuan abian dagoen ekimenean soilik zonalde mixtoaren hedapena  zabaltzea proposatzen da. LAU udalerri gehietzea zonalde mixto horri. Nafarroa-Baik uste du aldaketa hori murritzegia dela; motzegia. Ez diola inolaz ere erantzuten Nafarroako herriaren eskariari”, adierazi dute.


 


“Halere, NAFARROA-BAIk bere onespena eman zion Nafarroako Ezker Batuaren  eskimenari, edozein aurrerapen, ttipiegia izanik ere, aldaketak berak sor lezakeen eraginarengatik”. 


 


“Barruan azterketa xume bat egin ondoren ordea, BI emendakin aurkeztea erabaki dugu”, iragarri dute Patxi Zabaletak eta Maiorga Ramírezek. “Lehenengoa koofizialitea aldarriktzen duen emendakina da. Nafar guztiok berdin eginen gintuzkeena alegia, Nafarroatik zatiketaren irudi zaharkitzua ezabatuko lukeena eta modernitatearen eta etorkizunaren baitan sartuko lukeena gizarte hau. Jakin, badakigu, ez dagoela hau aurrera ateratzeko ahalbide edo posibilitate handirik, baina ezin dugu hori aipatu gabe utzi”.


 


“Lehena atera ezean, hau da subsidiarioki, zonalde mixtoaren hedapena zabaltzea eskatzen dugu, gaur egungo gizarteak eta soziaolinguistikak berak adierazten dutenaren arabera. Udalerri gehiago eranstea alegia.               Zabaltze proposamen horretan gogoan izan ditugu irakaskuntzako euskal ereduen eskariak edto/eta oro har, sziolinguitikaren emaitzak”, azaldu dute.